IZPURAHERRIA

Izpura

Vue générale d'Ispoure

Donibane Garaziko sartzean kokatu herria, IZPURA, Erdi Aroan, bere lehen harresia zen.
Mendebaldean, Laustainia etxeak Garazi Errobiren arteko arteka hesten zuen ; zutik dago, eta Euskal Herriko beste monumentu batzuentzat bezala, horren inguruko elezahar bat bada, laminek gau batez eraiki luketela kondatzen duena.
Ekialdean, Larreako gaztelua, biziki ongi arraberritua, hainbat belaunaldiz, Donibane Garaziko jaun kapitainen bizitokia izan zen. Jaun horiek Albreteko Joanaren sustengua betikoa izan zuten, eta 1724an, Baroin eremu izendatua izan zen.
632 bizitzaile dituen herria da, ibarreko ur orok hor bat egiten dute, Lauribarreak, Hartzubik eta Errobiak ; bainan, Arradoiko maldetan zintzilikatua da, zoinen gailurretik eskualdearen “hegazkineko ikuspegia” ukaiten baita.
Medikuntza-zentro bat badu, ebakuntza klinikarekin, eta saltegiak ugaritzen dira, bai eta laborantzako berrikuntza ere.
Mahastizaintza tradizioneak herrian bere tokia badu, Irulegiren famak eta terrazako kulturako teknika berriek akuilaturik.

Anes de l'arradoyVue générale1Vue générale2
Eremua 7,85 km²
Herritarrak 615 hab.

Auzapeza : BARETS Claude

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Izpura

Tél : 05 59 37 05 22
Fax : 05 59 37 27 83
commune.ispoure(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Astelehenetan 9:00 12:00 14:00 17:00

Astearteetan eta ostegunetan 9:00 12:00

Asteazkenetan 14:00 17:00

Ostiraletan 14:00 16:00

Idazkaria
Marie-Agnés HARISPE

Retour à la carte