JATSUHERRIA

Jatsu Jatsu

Jatsu Jondoni Frantzisko Xabierren (1506-1552) aitaren aldeko arbasoen herria izan zen. Laskorrea Etxetik ziren etorkiz Jatsuko Pedroren, Donibane Garaziko bailearen ondokoak.   Bere hiru semeetarik bigarrena, Jatsuko Arnalt Periz, Atondoko Guillermarekin ezkondu zen. Sei haur ukan zituzten, haietarik bosgarrena Juan teologiako doktorea izan baitzen, Jondoni Frantzizko Xabierren aita, Justizia Epaitegi goreneko betiereko lehendakari, Albreteko Joan III.aren eta Nafarroko Kattalinen Finantzaburu eta kontseilari, Iruñako gortean.

Jatsuko beste jaun etxea, 1304tik aipatua, Ganaberroako Etxea da. Ganaberroako familia Normandian, eta bereziki Cherbourgen Nafarroako erregeren zerbitzuko izanik aipagarri egin zen ; garaian, Normandia Nafarroako erregeen funtsa zen, Evreux-ko kondeak baitziren.

Eremua 10,65
Herritarrak 166 hab.

Auzapeza : ALDACOURROU Michel

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Jatsu

Tél : 05 59 37 14 92
Fax : 05 59 37 14 92
mairie.jaxu(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Asteazkenetan 9:00etatik 12:00 arte

Ebiakoitzetan 10:00etatik 12:00 arte

 

Idazkaria
Marie Agnés HARISPE

Retour à la carte