LEKUNBERRIHERRIA

Lekunberri

Vue générale

Lekunberri herria Donibane Garazitik Iratira igaiten den bidean kokatua da, Hergarai deitu ibarrean, Baionatik hiruretan hogoi bat kilometratan.
182 jende han bizi dira, oroz gainetik laborantzatik (22 etxalde), erran nahi baita, kasu gehienetan esneko ardien eta haragiko blonde arrazako behien hazkuntza.  Saldo guziak udan mendiratzen dira, hango alhapideetan egonez.
Esneko ardi hazle batzu gasna berek ekoizten eta zuzenki saltzen dute, AOC Ossau Iraty izendapenarekin, biziki ekoizpen preziatuak dira.
Herriko eremua zabala da, 5808 hektararekin mugaraino hedatzen baita. Gainera, baserri frango herri barnetik urrun dira, mendian bakarturik.
Herrian, hogoita hamar bat bigarren bizitegi izaiteak paisaia erakargarriak dituela frogatzen du.
Ihizian eta arrantzan anitz jende ari da, berezitasun batekin, urzotegi bat baita (sareko ihizia).
Herriko eskola 1995etik hetsia da, bainan haurrak Herriarteko Elkartze Pedagogiko batean dira Ahatsako, Behorlegiko, Duzunaritzeko, Lekunberriko eta Mendibeko haurrak biltzen dituena.

Mairie
Eremua 58,09
Herritarrak 182

Auzapeza : GOYHENEIX Joseph

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Lekunberri

Tél : 05 59 37 29 55
Fax : 05 59 37 29 55
mairie.lecumberry(at)orange.fr

Ordutegia

Astearteetan 9:00etatik 12:00 arte

Ostegunetan 9:00etatik 11:00 arte (publikoari hetsia)

Ostiraletan 9:00etatik 12:00 arte

Idazkaria
Sandrine OURTHIAGUE

Retour à la carte