MENDIBEHERRIA

Mendibe

Vue générale

Garaziko mendiko herria da, Hergaraiko ibarrean. bere « Ekialdeko » zatian, Behorlegiko tontorra eta izen bereko erreka ditu, « Hegoaldean » Burdinkurutxetako lepoa, eta Lauribar errekaren iturburua beherean duen Eskaletako tontorra.  Bi erreka horiek elkartzen eta Errobira isurtzen dira ; Iratiko gainetan, izen bereko errekaren iturburua Surzaien da, Nafarroa, Espainia zeharkatu ondoan, Mediterranear itsasoan isurtzen dena.
Herria Baxenabarreko Behorlegi eta Lekunberri herriek eta Xiberoko Altzürükü, Altzai eta Larraine herriek inguratzen dute.
Herri barnean, XIII. mendeko eihera bat, eskola publiko bat, Jondoni Bixintxo eliza kausitzen dira. Salbatoren, Iratiko bidean, XIII. mendeko Salbatoreko kapera kausitzen da. Triku harriak badira, famatuena Gazteiniakoa delarik (jabego pribatu batean).
Mendibe laborantzatik bizi den herria da (mendikoa: zaldiak, behiak, ardiak). Gasna egile bat eta gasnategi bat baditu, tindatzaile bat, garraiolari bat, ostatu jatetxe janari saltegi bat. Iratiko goi-ordokian, Chalet de Cize mendiko etxea aurkitzen da (ostatua, artzaingoaren historia aipatzen duen erakusketa gela), orientazio mahai bat, Le Cayolar eta Chalet Pedro jatetxeak eta aintzirak (Herri aginduz, bainatzea debekatua).
ONGI ETORRI MENDIBE HERRIRAT BAXE NAFARROAN – IRATIKO BIDEAN – EUSKAL HERRIKO XOKO EDER HUNTARAT

 

 

En savoir plus sur le Blason de Mendive

Dolmen
Eremua 41,77
Herritarrak 193

Auzapeza : IHIDOY Sébastien

Herriko etxea :
RD 417 - 64220 Mendibe

Tél : 05 59 37 34 88
Fax : 05 59 37 34 88
mairie.mendive(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Astearteetan 14:00 - 17:00

Ostegunetan 14:00tik 16:00 arte (publikoari hetsia)

Ostiraletan 14:00 – 17:00

Idazkaria
Sandrine OURTHIAGUE

Retour à la carte