ZAROHERRIA

Zaro

Zaro izenak xara den lekua izendatzen du, Donibane Garazitik 2 kilometratan kokatua da. Herri barnean, XIII. mendeko San Martin eliza dago. Garai hartan, Zaro Orreagako Monasterioaren meneko zen eta Compostelako Jondoni Jakobe bideko beilariak errezibitzen zituen ospitale bat gerizatzen zuen.
Zaroko herri barnea botila iduriko etxe aitzin ederren bidez nabarmentzen da.
Hori dena ezohiko ingurunean: paisaia berdeak eta 1 000 metroko goratasuna inguru dituzten gailurrak gibeleko planoan, Behorlegiko tontorra, besteak beste !
Zaro kirolzaleen zoriona eginen du beraz, GR10 ibilaldi handien xendraren pasaiarekin, Atlantikoa eta Mediterraneoari lotzen dituena. Compostelako Jondoni Jakobeko bideaz bezainbatean, Zarotik bi kilometratan da.
Lo egiteko leku beharrer erantzuteko, herriko lurraldean, hamar bat landetxez eta arrotz ganberaz gain, ostatu jatetxe bat bada.
Ekonomia mailan, laborantzak etxalde zonbaitetan bizirauten du: behi, zerri eta ardi hazkuntza, azkenaren kasuan mendiratzearekin. 
Donibane Garazi herria hurbil baita, azken urteetan, herriko bizitzaile kopurua emendatu da (2009an, 200ekoa zen nunbait han).

 

Herritarrak 188

Auzapeza : GARICOITZ Robert

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Zaro

Tél : 05 59 37 24 02
Fax : 05 59 37 24 02
commune.caro(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Astelehenetan 8:45 - 12:45

Ostegunetan 13:30 – 17:30

Idazkaria
Maialen CAMINO

Retour à la carte