IGERILEKUA

Azken eguneratzea 2017/10/25(e)an

Badu zenbait urte Herri Elkargoak Donibane Garazin igerileku bat berriz eraikitzeko proiektua baduela. 2015ean ikerketak berriz hasi dira, xedeari eskaini buxet apalagoa kondutan hartzeko. Buxet hau 5 milioi eurotan finkatua da, zergarik gabe, gastu guziak kondaturik. Aldi berean, Herri Elkargoak horren egiteko behar-beharrezkoak ziren finantzamenduak xerkatu ditu.
Egin behar den igerilekua Donibane Garazin izanen da, 11 000 m²-ko lur eremu batean, «Larreco Eyheraldian», lizeoen eta herriko kirol eremuaren ondo-ondoan (jai alaia, errugbi zelaia …), herriaren erdi-erdian.

Pentsatu plangintzaren arabera, obrak 2016ko ekainean hasiko dira eta 15 hilabete iraunen dute.

2017/10/16

2017/9/27

2017/9/12

2017/8/10

2017/7/13

2017/7/6

2017/6/8

2017/6/1

Jacuzziaren lekua
Sartzea eta gibelean zapaten kentzeko lekua
Sartzea kanpotik ikusirik
Denen ezpazioa
Dutxen lekua, bainatokiko bidea aitzin
Jacuzziaren lekua eta txirrista
Aldagela eta kabinen lekua
6 lerrotako bainatoki herdoilgaitza eraikitzen ari
Oinen garbitzeko putzua, barneko bainatoki aitzinean kokatua
Barneko igerilekua : ikasteko, ureko gimnastika eta bizikleta egiteko, korrontearen kontra igerika aritzeko, zisne-lepoko
Aldagela kolektiboa

2017/3/23

2017/3/2

6 lerroko kanpoko bainatokia
6 lerroko kanpoko bainatokia
6 lerroko kanpoko bainatokia
Barneko bainatokia
Barneko bainatokia
Sartzea
Sartzea - barnea
Aldageletako kanpoko aldea
Bista teilatutik

2017/2/22(e)an

2017/1/26

2017/01/19

2016/12/15

2016/12/8

2016/11/24

2016/9/29

2016/9/16

2016ko uztailean

2016ko ekainean

Proiektua ordenagailuz sortu iruditan

Proiektuaren xedea

Eginen den Garaziko igerilekuak funtsezko xede andana bat bete nahi du :

  • Denen – bai hemengo jendea, bai turistak - ureko aisialdi eta atseden gogoa ase;
  • hemengo kirol elkarteeri eta bertzeeri errextasuna eskaini beren aktibitateen garatzeko, beren beharreri ahal bezain ontsa egokitu baldintzak eskainiz;
  • igeriketaren ikasteko ahala eskaini, hau eskoletako ikasleentzat ezinbertzekoa izanik;
  • azkenik, lurraldearen erakargarritasuna azkartu.

Obren barne dira ere segurtasun baldintzak eta igerilekuko sartzea normetan ezartzea, publikoa errezibitzen duen eraikin batean beharrezkoa den bezala. Gainerat, Herri Elkargoak Handicap et Tourisme labela eskuratu nahi du, Donibane Garaziko Turismo Bulegoarendako kausitu duen bezala.

Obrak

Eraikitzeko baimena 2016ko urtarrilaren 16an erdietsia izan da. Enpresen kontsulta 2016ko urtarrilaren 26an abiatu da. Pentsatu plangintzaren arabera, obrak 2016ko ekainean hasiko dira, eta 15 hilabete iraunen dute. Igerilekuak parte desberdinak ukanen ditu :

Leku estalia :

16 m x 10 m-ko bainatokia, igerika ikasteko, bai eta aquagym eta gisa hortako aktibitateentzat, nini igerilarientzat …

  • Bainatoki hortan, 16 metro luze diren 4 lerro izanen dira ;
  • Aldageletatik ateratzean, bi lerro izanen dira urean emeki sartzeko, 0,60 m-tan hasiz, 1,00 m arte. Jostatzeko eta «ongizateko» elementuak izanen dira, hala nola torratzen duten jargiak, burbuila turrusta, beltxarga lepo itxurako bi dutxa, lehen bi ur lerroen puntetan.
  • Bertze bi ur lerrotan igerika aritzen ahalko da, metro bat eta 1,30 metroren arteko barnatasunean.
  • Bertzalde, bainatokia bi ordokiren eskaintzeko pentsatua da: 6 m x 10 m zabal eta metro bat barna den bat eta 4 m x 5 m eta 1,30 m barna den bertze bat.

23 m² zabal eta gehienez 0,30 m-ko barnatasuna duen palastaleku bat ;

Aldagela kolektibo eta indibidualak, garbigela eta komunak, dutxak, aski handiak, 4 ikasgela, mintegiak eta igerilariak denbora berean hartzeko.

6 ur lerroko 25 X 15 metroko bainatokia :

Kanpoan, 1,30 metrotik 2,00 metrora barna izanen den bainatoki berotu hori eskualde mailako norgehiagokentzat homologatua izanen da. Abiatze zutoinen ondoan izanen den igerizain-sokorritzaileen (MNS) bulegoak epaileak ere errezibitzen ahalko ditu.

kanpoko antolaketak, aisialdiendako eta udako bereziki pentsatuak :

  • hondartza mineralak eta landaretsuak ;
  • edarien saltzeko kiosko bat, udako ;
  • Opzio gisa, buxetaren arabera :
    - un pentagliss de 3 pistes, avec son bassin de réception ;
    - jacuzzi bat: burbuila bainu berotua ;
    - ur jokoen eremu bat (onddoak, lainoztagailuak…).

Ekipamendu teknikoak

Ekipamendu teknikoak 210 m²-ko aireko bastimendu batean izanen dira. Bastimendu hortan uraren tratatzeko soto tekniko bat izanen da. Igerilekuko materialaren eta material pedagogikoaren altxatzeko lekuak, bai eta erizaindegia, bainatokien inguruan izanen dira.

Jai alaiaren inguruko aparkalekuetatik, oinez joaten ahalko da igerilekurat.

Ingurumenaren aldetik

Proiektuak baliabide naturalak erabiliko ditu bainatokietako eta dutxetako uraren berotzeko. 

Alabaina, 2015ean Herri Elkargoak ikerketa bat burutu du, nun igerilekuaren eta IZPURAKO Luro Fundazioaren berotzeko egur galdara zentral baten sortzeko interesa agertu baita. Bi egiturak elkarretarik 400 metrotan dira eta funtzionamenduko denboraldien aldetik, osagarriak dira. Beraz, egur galdara optimizatua izanen da, bi erabiltzaileak berotzeko sare berean lotuz.

SDEPAk (Pirinio Atlantikoetako Energia Sindikata) egur galdara zentral horren eta berotzeko sarearen eskumena hartu du, 2015eko abenduan. Hautu horri esker, igerilekuan ez da energia fosilik erabiliko.

Bertzalde, erabiltzaileen bideetan, argi naturala nagusi izanen da. Argi artifizial gehienak detektatzaile batzuen bidez manatuak izanen dira.
Hegoaldeko idekidura haundiek igerika ikasteko bainatokiko gelarat argia ekarriko dute. Teilatuko hegal zabalek udan sobera berotzea mugatuko dute.
Dutxa, garbigela eta komunetan ur gutiago xahutzeko sistemak izanen dira.

Fitxa teknikoa

Obragintza

Garazi Baigorri Herri Elkargoa

Partaide teknikoak

MANDATARIA: SEPA sozietatea (Baiona)
OBRALARITZA: APGL agentziako zerbitzu teknikoak (Paue), Assistance et Maîtrise Technique SARL AMT enpresa (Bidarte), JM Luro ikerketa bulegoa (Ahatsa), Acoustique Côte Basque ACB enpresa (Urketa)
KONTROLATZAILE TEKNIKOA: Anco Atlantique enpresa (Angelu)
SEGURTASUN KOORDINAZIOA ETA OSAGARRIAREN GERIZA : 2CS enpresa (Leskarre)
INGURUMENA : Géociam enpresa (Bidarte)
OBRALEKUREN ORDENANTZAMENDUA, KOORDINAZIOA, GIDATZEA: Labadiolle EURL enpresa (Olorone)
ZOLAREN IKERKETAK: Ingesol enpresa (Angelu)
BEROTZEKO SAREAREN ETA EGUR GALDARAREN EGINGARRITASUNA: CapTerre enpresa (Donazaharre)

Finantza - partaideak

  • CNDS Conseil National pour le Développement du Sport egitura: 700 000 €
  • Eskualdea: 250 000 €
  • Pirinio Atlantikoetako departamendua: 1 100 000 €

Berotzeko sarearen egingarritasun ikerketarendako :

  • Ademe agentzia (berotzeko sarearen ikertzea): 2 500 €
  • Pirinio Atlantikoetako departamendua: 1 500 €

Operazioaren kostua

5 000 000 € zergarik gabe (HT)