La Rosée

Azken eguneratzea 2017/5/29(e)an

Proiektua iruditan

2017 MAIATZAn

2016 AGORRILAN

MARS 2016

Zentro honek, poli-elbarritu haurrak errezebitzen ditu. Bankan kokatua da eta  20garren mendean zehar eraikiak izan diren lau bastizek osatzen dute. 2011ko urtarrilan, lehen arraberritze programa bat erabakia izan zen. IHITZA eraikinari lehentasuna emana izan zen eta obrak bururatuak dira.

Bigarren arraberritze zati baten erabakia hartua izan zen 2013ko ekainaren 11an « IHITZA BERRI » bastizarentzat. Eraikitze baimena 2014ko martxoan galdegina izan da eta aurten obrak egiten dituzte IHITZA BERRI eta LORETTE bastizetan. Hauek direlarik 10 haurren aterpegunea, gela desberdinez osatua dena : jangelekin, aktibitate eta mainu gela frangorekin.

Zentro horren jabe izanez,  Herri Elkargoak bere egitekoa betetzen du.

Proiektuaren helburua

Arraberritze obren helburua da aterpetze baldintzen hobetzea : haurren eguneroko bizi baldintzak optimizatzeko alde batetik, eta langile artatzaile desberdinen lan baldintzak hobetzeko bestaldetik. Erran gabe doa, obrek kondutan hartzen dituztela publikoa errezibitzen duten guneri lotuak diren segurtasun eta hurbilerrextasun normak.

Obrak

Obraleku hunen zailtasuna da zentro hortako eguneroko bizia segurtasun osoz mantentzea. Horregatik bi zatitan antolatua da obralekua. Lehen fase batean, LORETTE deitu bastiza 2015 urte bukaeran prest dateke. Bigarrena aldiz, 2016 urtean bukatua izanen da.
Barne antolaketa osoa berrikusia izan da, segurtasun eta hurbilerrextasun normak errespetatuz.  Eraikinaren kanpoaldea kontrolatua da ere eta beharren arabera arraberritua. Garbigailutegia ere normetan arraberritua izanen da. Egur pikorrekin ibiliko den galdara bat ezarria izanen da, eraikin osoarentzat. 

Fitxa teknikoa

Obralaritza

Garazi Baigorriko Herri Elkargoa

Partaide finantzatzaileak eta teknikoak

Arkitektak: Donapaleuko VILLENAVE ARCHITECTURE, ATELIER LAMERENX, BETIKO erainkin ekonomista
Ikerketa bulegoak: Baionako Fluides INGETUDES, Ahatsa Altzieta Bazkazaneko BET Luro egitura
Kontrol teknikoa : Baionako BUREAU VERITAS
Osagarri Segurtasun Prebentzio arloen koordinatzailea: Donibane Garaziko EUSKADI EKO

Etxearen kudeatzaile den elkartea

La Rosée elkartea

Operazioaren kostua

1 000 000 € Zergarik gabe