Mikro-haurtzaindegi

Mikro-haurtzaindegi baten irekitzea Lakarran 2019ko urtarrilan

Lakarrako mikro-haurtzaindegiko obrak bururatuak izanen dira 2018ko urte hondarrean. Ondorioz, mikro-haurtzaindegiak bere ateak 2019ko urtarrilean irekiko ditu. Gamarte-Lakarra sindikatuarena den egoitza, EHEaren esku utzia izana zitzaio, etxabeko arraberritze gastuak bere gain hartuko dituena. Office 64-k lehen solairua arraberrituko du, alokatuko diren bizitegi batzuren sortzeko.
Ttinka elkarteak kudeatuko duen 10 lekuko euskarazko mikro-haurtzaindegi hau, Leire Bidart-ek kudeatuko du. Mikro-haurtzaindegi horri buruzko argibide gehiago ukaiteko, email bat igor dezakezue ondoko helbidera
ttinkahaurzaindegia(at)gmail.com