Réforme territoriale

Uda honetan bozkatu NOTRe legeak Prefetari herrien arteko maparen berritzeko boterea ematen dako. Euskal Herriarendako, Prefetak proposatzen du Herriarteko Lankidetzako Erakunde Publiko (EPCI) bakarra sortzea, Herri Elkargo moldean. HLEP horrek gaur egungo 10 herri elkargoak ordezkatuko lituzke, Garazi Baigorrikoa barne. Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak desmartxaren gogoeta eta sakontze lan hori laguntzen du, hautetsieri osagai tekniko gehiagoren eskaintzeko, hautetsiek 2 hilabete baitituzte, 2015eko abenduaren hastapenean beren iritziaren emateko).
Gogoeta lana iritzi horren ondotik luzatuko da, hemendik 2016ko ekaina arte, elkargoetako kontseiluek, herrietako kontseiluek eta sindikatek deliberatzeko ahala ukan dezaten, oraingoan molde erabakigarrian, herri elkargo horren alde edo kontra. 

 

Dokumentuen kontsultatzeko:

Acadie ikerketa bulegoak egin txostenaren (iturria: Hautetsien Kontseilua)

Estatuko zerbitzuek egin ikerketen sintesia (iturria: Pirinio Atlantikoetako Prefetura)

Osagarri gisa, ikerketa zehatzagoak eskuratzen ahal dira interneten :

ACADIE bulegoaren ikerketa osoa, Hautetsien Kontseiluaren webgunean www.lurraldea.net
Prefeturaren 3 ikerketa osoak (eskumenen, gobernantzaren eta zergen atalak) Prefeturaren webgunean (http://www.pyrenees-atlantiques.gouv.fr) eta Hautetsien Kontseiluaren webgunean (www.lurraldea.net) irakurtzen ahal dira, urriaren 1.az geroz.